Estiloak estilo eta doinuak doinu, idazlan honetan zehar hainbat tesi, planteamendu edo kritika ere badaude. Eztabaidarako eta hausnarketarako gaiak badaude, beraz, baita aski sakonak direnak ere, iritziak ere bai, baina lan honekin ez da inor tesi edo uste horien alde konbentzitu nahi. Inori hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eta aitzakia ematea da liburu honen xede nagusia.