Hiru emakume eta gizon bat dira protagonista nagusiak. Bizitzak hurbildu, eta bizitzak berak urrundu ditu. Gizakiaren metamorfosi animikoaren lekukotasuna ageri da batetik; bestetik, une ilunei neurria hartzea. Iragana, oraina eta etorkizuna nahasten dira lerro artean, bizitza eta heriotza nola.
Bilbon eta Bartzelonan kokatu ditu autoreak bere pertsonaiak. Banan-banan aurkeztuko dizkizu hasieran, modu beregainean jardungo dute ondoren.
Ez da film bat, halere badu narrazio zinematografikoaren usaina.
Amets bat da nobela hau, amets gauzagarria.