Hori guztia Koreako gizartean, alde batetik aurrerapen modernoez inguraturik, eta bestetik ikusmolde tradizionalen zama handiarekin. Eme eta bare hasten den istorioa garraztuz eta gogortuz doa, eta erruki budistaren zantzu urriek ezin dute ezabatu patuaren atzaparraren zauri gaiztoa.