Bere bizitza, jaio aurretik ere, krimenak markatua da. Bere amari burua moztu zioten Jean-Baptisteren lau anai-arrebak hiltzeagatik, eta bera ere doi-doi libratu zen patu horretatik. Jende-hiltzea da bere bokazioa, hildakoaren usaina era horretan bereganatuko duelakoan. Helburu hori hartuta, gero eta heriotza lazgarriagoak eragiten ditu bere inguruan.
Perfumea genero beltzeko eleberria da, ez dago dudarik; azken batean, hiltzaile baten historia da, baina askoz gehiago ere bada: artista handi baten maisulana.