Istorioz istorio luze doa gaua, baina aldi berean labur, saihestezina baita amaiera, eta ez da faltako ustekaberik eguna argitu aurretik. Ezer ez da dirudiena, ordea, Gesualdo Bufalinok esku jostalari bezain trebez ondutako liburu honetan, eta giza izatearen galdera funtsezkoekin nahasturik ugari dira bertan idazlearen amarru eta itzal-jokoak.