Hizkuntza du abiapuntu Perurenak, hizkuntza bizia, garai batekoa edo oraingoa; oso estilo pertsonala erabiltzen du, berea eta identifika erraza, baina iradokizunez betea. Hizkuntzaren barruan ari da autorea, senaren argi-mutila hartuta, mugarri bila, dakiguna ikasten, edo genekiena, behintzat.
âEz gara ohartzen, baina, horretan dugu atseginik handiena. Ikasmin handia izanda ere, aurrez dakiguna besterik ez baitugu ikasten. Gure bihotzak bere eskema zaharren arabera antolatzen baititu material berri guziak, lehenagotik dakienera egokitzen ez den guzia aintzat hartu gabeâ.