Gertaera asko daude Parmako Kartusian, eta batzuk korapilatsuak dira, baina, hala ere, irakurlea ez da inoiz galtzen. Bere lekuan dago dena, ez dago inolako nahaspilarik. Den-dena garbi ageri da. Pertsonaia guztiak ekinean ari dira, eta aurrera bultzatzen dute etengabe narrazioa. Airea bera ere sumatzen da eleberrian, han da bizia, argia eta benetakoa han kontazen den guztia.