Horixe da Kriseiluaren argipean liburuaren abiapuntua. Sutondoko ipuinen bilduma egiteko aitzakia. Anxel Folek hautemateko ahalmen izugarria eta jakin-min aseezina erakusten ditu. Ipuin horietako batzuk idazleak berak entzundakoak dira eta, gero, edukiaren mamia eta esatearen sena errespetatuz, Lugoko taberna edo kafetegi bateko txokoren batean eskuz idatzitakoak. Beste batzuk, ordea, Folek berak asmatutakoak dira, agian, interesgarrienak literatura aldetik.