Liburua idazteko, hain zuzen, elkarrizketa luzeak egin ditu Imanol Muruak Loiolako negoziazioetako protagonista izandako hiru lagunekin: Jesus Egiguren, Iñigo Urkullu eta Arnaldo Otegirekin. Hiru solaskide horiek emandako informazioa eta beste hainbat iturritan lorturikoa baliatuz, prozesuaren argazki zehatza egitea lortu du, orain arte oso jende gutxik ezagutzen zituen datuak argituz.