Obra, jatorriz, egile ezezagun batena dela uste da, baina Fernando de Rojasen eskuetara heldu omen zen eta hainbesteraino liluratu zuenez, istorioa amaitzea erabaki zuen, akabera guztiz harrigarria emanez. Istorioa hain interesgarria gertatzen zenez, irakurleen eskariei men eginez luzatu egin behar izan zuen, beste bost ekitaldi gehituz. Hasiera batean komedia zena, maisutasunez landuriko psikologia baten arabera, borroka eta tragedia bihurtuko da. Hortik tragikomedia izenburua, dena dela, Zelestina izenarekin da ezaguna liburu hau mundu guztian.