"Ispiluari begiratu zion, eskua luzatu, eta bere aurpegiaren irudia haztatu zuen kristal hotzean. Beharbada, bere benetako bizitza beira haren atzealdean ezkutatzen zen. Agian, zoro-begiekin so egiten zion tipo hura ez zen bera, bizitza propioa zeukan beste bat baizik. Bizitza bat, ispiluaren atzean atxilotuta.".