Memoria eta testigantzatik haratago, erabateko gaurkotasuna duten gaien inguruko gogoetaz dago hornitua liburua, âberanduegi eta berriro hitzik gabe geratu baino lehenâ egungo erronka etiko eta politikoei ezohiko begiratua luzatzen zaie bertan. Lerrokatze sektarioez eta akademikoez landa, hainbat baliabide kontzeptual eskaintzen zaizkigu, erreferentziazko pentsalariekin elkarrizketan: suplantazioa, sekularizazioa, errepikapena, masokismoa, autonomia edo fetitxismoa , besteak beste.
Euskal paisaia industrial suntsitu baten erdian Guggenheimen lilurara errenditzeko egunero errepikatzen zaigun honetan, gonbidapen deseroso bat aurkituko dugu liburu honen lerroetan: ezkutuan gelditu den Lemoizko zentralaren oskolera begirada zuzentzeko eta Kafkaren Legearen aurrean paratzeko.