Istorio hauek samurretik adina dute gordinetik; idazkera zehatz eta dotoreak ez du galarazten poesiazko ukitua: argazkigintzan bezala, argi-itzalen neurketa doia behar da, eszenaren kontrastearekin asmatzeko. Eraberean, emozioei bere puntuan eutsiz, intentsitatea eta indarra transmititzen dizkigu Xabier Artolak bere lehenengo liburu honetan.