Argumento de Ezezaguna Helbide Honetan
Artearen merkatuan negoziokide diren bi adiskideren istorioa kontatzen da liburu honetan: Martin Schulse da bat, alemana, eta Max Einsestein bestea, estatubatuar judua. Kalifornian bizi dira biak, baina 1932an Martinek Alemaniara itzultzea erabakitzen du. Une horretan bien arteko gutun trukea hasten da, eta berehala sumatzen da, harreman profesionalaren eta pertsonaren atzetik, Alemaniako egoera politikoaren itzala. Liburu ameslari, zorrotz, ezin iragarrizko hau gertaera literarioa bihurtu da, nazismoaren kontrako mezu lazgarria. Gaur, berriz ere, irakurleen interesa eta jakin-mina piztu du hizkuntza askotan argitaratu den nobela honek. Demagogiarik gabe, zuzen-zuzen idatzitako istorioa da, Alemania naziaren tragedia banakakoa eta kolektiboa deskribatzen duena.0