Argumento de Maitea
Morrisonen literatur lanetan, arraza-, sexu- eta klase-arteko gatazkaren deskripzio errealistaz gain, fantasia eta elementu mitikoak ageri dira, oso errotuak beltzen folklorean. Maitea honetan ere, adibidez, protagonistak haur hil baten mendean daude, eta hark bultzatuta doaz ihesi bi anaia etxetik, ama eta arreba etxean bakar-bakarrik utzita. Prosa gogor eta lirikoa du. Blues, jazz edo kantu espiritualen tradizioari jarraituz, elkarri eskua emanda doaz zoriona eta tristura, algara eta malkoak, maitasuna eta heriotza. Estiloa ere berezia du: zatika dago idatzia. Badirudi Morrisonek ispilu bat hartu, lurrera botata hautsi, eta printza horietan islatutako irudiak ematen dizkigula eskura, geuk osatu eta ondorioak atera ditzagun. Esandako guztiaren harian, hainbat irakurketa izan ditzake liburu honek: mamuen istorioa, kontakizun errealista, maitasun-istorioa, eleberri politikoa, feminista. Baina guztien gainetik, agian, irakurleari galdera bat txertatzen dio buruan: zer ote den benetako maitasuna eta zein diren gizatasunaren mugak.0