Argumento de Peter Pan
Barriek modu kontzientean sortu zituen errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lauso horiek. Izan ere, ikusten ez diren arren, mugak hortxe daude, eta Peter Panek badaki. Badaki mugaren alde batean egon behar duela, bestera pasatu gabe. Peter Pan ezjakin hutsa da, baina argi daukan bakarra da fantasiaren esparruan geratu behar duela, inguruan izango dituen tentazioei kasurik egin gabe. Eta hortxe agertzen da sedukzio-jokoa: Wendyk, Txilintxok eta Tigre Lilitxok, antza, ondo dakite non dagoen muga hori, eta apurka-apurka errealitatearen esparrurantz doaz, Peter ere eurekin eraman nahian. Peterrek, ordea, ez du muga hori zeharkatu nahi, haurtzaroa atzean uztea ekarriko bailioke. Azken batean, horixe da liburua: fantasiatik errealitatera garamatzan marra zeharkatu ala ez, borroka hori.0