Behin liburua irakurtzen hasiz gero, ibilaldi bati ekingo diozu, eta Bruno izeneko mutiko bat izango duzu bidelagun. Eta, lehenago edo geroago, Bruno eta biok hesi baten parera iritsiko zarete. Mundu osoan badira oraindik antzeko hesiak. Halakorik sekula zeharkatu behar ez izatea opa dizugu.
âIa ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoaâ. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller
âIrudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa... Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arteâ. Nick Tucker, Independent
âLiburu ezin bikainagoa... istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoaâ. Irish Examiner
âAskotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoaâ. Achuka
âHain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baitaâ. Irish Independent