Marik hainbat pista utzi ditu Euskal Herrian zehar bere atzetik. Aitorrek pista horiek jarraitu beharko ditu beti ere bere arreba gatibu dagoen haitzuloko atea zabaltzen lagunduko dion giltzaren bila. Abentura zirraragarri honetan hiru prakagorri eta airez eta itsasoz zelatzat erabiliko duen oilo handi bat izango ditu lagun gure mutilak.