Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.
Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.
"Zer dio isiltzen denak isiltzen denean?", kantatzen zuen Mikel Laboak.
"Zer dio euskara galdu duen euskara-irakasleak isiltzen denean?", galdetzen digu Xabier Etxaniz Rojok nobela honetan.