Argumento de Soziologia Eta Hezkuntza. Hezkuntza-sistema Gizarte Modernoetan: Funtzioak, Aldaketak Eta Gatazkak
Hezkuntzaren Soziologiako eskuliburu labur bat da hau. Publiko zabal bati zuzendua dagoenez, idazleak uztartu egin ditu, batetik, edukiaren zehaztasuna, batasuna eta trinkotasuna eta, bestetik, azalpenaren estilo arin eta narratiboa. Liburuan, prozesu hauek aztertu dira hezkuntza-instituzioaren ikuspegitik, batez ere Espainia kontuan izanda: sozializazioa, estratifikazioa, gatazka, menderakuntza, garapena eta gizarte-aldaketa. Desberdintasunaren eta diferentziaren gaiari heltzen zaio, hala gizarte-klaseen ikuspegitik nola generoaren, kultura-ezaugarrien eta identitate nazionalaren ikuspegitik. Azken aspaldian sorturiko eztabaidak ere jaso dira, hezkuntzaren alderditik begiratuta: neoilustratuak eta postmodernoak; integratzaileak eta multikulturalistak; globalizazio neoliberalarekin kritiko direnak eta haren aldeko sutsuak?0