Argumento de Gizajendearen Ahitzea
Sentimenduz beteriko espazioa da hiria; sentimendu guztiek hirian tokirik ba ote
duten, ordea, zalantzan jartzekoa da. Gaur egungo hirian barrena garamatza Pablo
Sastrek liburu honetan, pausoa astiro emanez. Sentimenduen espazioak arakatzen
dituelarik, giza arimaren aztarnei jarraitzen die, askotan ezabatuta baldin badaude ere, eta hainbat galdera luzatzen: Zer sentitzen du lan egin behar duen jendeak? Non dago emakumeen indarra, gizonen kemena, begien distira? Zein harreman dago eskolaren eta otzantasunaren, irudi fabrikatuen eta minik ezaren, ospitaleetako osasungintzaren eta beldurraren artean?...0