Argumento de Volksgeist - Herri Gogoa
Hitzik baldin bada gaizki ulertu eta gaiztoz erabili dena, horra bat: Volksgeist edo herri gogoa.
Ideiaren jatorria askoz lehenagotik ikertu baliteke ere, Europako pentsamendu modernoan aurrekari
ezagunak ditu: Voltaire eta Montesquieu frantsesak, Vico italiarra, Hume ingelesa; berba
bera, herri xumearen ipuin eta kantuetan ageri omen den izpiritua izendatzeko asmatu zuten Alemanian
(folklore hitzaren parekide zuzena); gero, historiaren filosofiako kontzeptua izan zen
pentsalari zenbaitentzat (Herder-entzat kulturaren ikuspegitik, Hegel-entzat Estatuaren eraikuntzaren
ikuspegitik); ondotik, zuzenbidearen eskola historikoak erabili zuen (Savigny); eta, urteen
buruan, Alemanian erabiltzeari utzi eta mende bat geroago, gure auzo-herrietan egin da ezaguna,
zertarako-eta nazionalismoaren balizko jite makurra maiseatzeko, haren izaera ustez esentzialista
eta baztertzailea lustre intelektual-usteko batekin egurtzeko.0