Libros > Literatura > Novela y narrativa > Rossetti-ren obsesioa
Portada de Rossetti-ren Obsesioa

Rossetti-ren Obsesioa

Autor:Saizarbitoria, Ramón;
Categoría:Novela y narrativa
ISBN: 9788475689593
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Rossetti-ren Obsesioa en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 01 de 00 del 2001. Disfruta del placer de la lectura con esta obra, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 196 páginas , unas dimensiones de 21x13 cm (1ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Rossetti-ren Obsesioa

Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear nindukaten, irrealitatetik -batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko bizitzara nindekartelako. Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako, eta bide horretatik, zutaz ase nahi dut, zure ahotik edan.... Ez dut uste ulertu ahal izateko gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea. [...][...] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin. Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak existitzen direla. Maite zaitut esan zidan, zeta gaztelaniaz ahoskatuz. ¿Lo digo bien?. Baietz erantzun nion noski. Qué maravilla esan zidan, qué bien escribes, me tienes anonadada. Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin behar nuen. Ohe gainean nago etzanda esan zidan. Estoy tumbada encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío. Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik. Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan.1
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso