Argumento de Nora Noa?
NORA NOA? Ipuin bilduma honek zerikusi zuzena du Joxemari Iturraldek ipuingintzaren esparruan ibilitako norabidearekin. Aspaldiko Dudular (1983) ipuin liburuaren ondoren Pic-nic zuen arbasoekin (1985) ipuin liburua argitaratu zuen egileak. Harrezkero eleberriak eta haur eta gazte literaturara emana ezagutu du irakurleak. Baina ez bete-betean, nonbait; izan ere, beti gorde du Iturraldek ipuinen munduarekiko errespetu eta miresmen ezkutaezina. Horren frogarik ederrenak dira antologia pertsonal honek bildu dituen ipuin berriak. Egilearen iragana eta gaur-gaurkoa eskaintzen baitizkigu azken ipuin liburu honek. Egilearen iraganeko ipuin munduan adiskidetasunak eta bidaiak lehentasuna bazuten, azkeneko lanetan maitasuna, sexu-harremanak eta umorea dira nagusi. Hauxe da Ene Ixabel maiteari gutunean darabilen tonua: Bai, Ixabel; zu bazatoz dena izango da zuretzat, eta zatitxoa besterik ez Carlosentzat. Lau ginateke horrela, butano banatzailea helduko balitz. Gaur etortzekotan da. Bai gizon traketsa! Hark dioenez, ez omen dago butanoa baino ezer egokiagorik etxaldea berotzeko; ezta bere oratze desonestoak (halaxe baitio) baino deus hoberik ere bizitza bakar bateko emakume bakartia punturik onenean prest ipintzeko. Lau aldiz entzuten badut sarrerako txirrina, bera bide da, eta agian altxatuko diot nire gazteluko atalaga, bere zama astuna deskarga dezan.0