Libros > Novedades > Gudari zaharraren gerra galdua
Portada de Gudari Zaharraren Gerra Galdua

Gudari Zaharraren Gerra Galdua

Autor:Saizarbitoria, Ramón;
Categoría:Otros
ISBN: 9788475689319
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Gudari Zaharraren Gerra Galdua en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 01 de 00 del 2000. Disfruta del placer de la lectura con esta novedad, y culturizate al mismo tiempo que te diviertes. Este libro cuenta con un total de 104 páginas , unas dimensiones de 21x13 cm (1ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Gudari Zaharraren Gerra Galdua

Udalaitzen atzetik azaldu eta Kanpazar gainetik, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugara, Heinkel 111 eta Junker 52 alemanak itzulian agertu zirenean, atezuan zeuden Intxorta inguruko baserrietako behiak, orroka. Bonbardaketa haietako batean erori zen narrazio honetako protagonista, trintxeren babesari uko egin eta haien gainetik nabarmendu zenean. Hura gertatu eta handik gutxira etorri ziren Durango, Gernika, Bilbo eta Santo?akoak. Horien guztien sute, samin eta, Santo?akoaren kasuan, baita argi-ilunek ere, zeharkatzen dute osorik narrazio hau. Egurrezko hanka batekin dabil harrezkero batera eta bestera gudaria. Zergatik, baina, nabarmendu zen hainbeste, behe-behetik zetozen Heinkel 51 haien aurrean bere burua agerian uzteraino? Orain arte esandakoak, nahikoa izanik ere edonoren iraganak eta memoriak astindu eta inarrosteko, apalduta geratuko dira protagonistaren bidaia eta oroitzapenak tragediaren parajeetara -Intxortara- itzultzen gaituzten unetik aurrera. Izan ere, orduantxe hasiko baita gudari zaharra, sekula inori -ezta gerrako lagun leial eta zintzoenei ere- kontatu ez dion sekretu ezkutua kanporatzen. Aitormen humanoa: gerraren epikatik maitasunaren sentipen bakarti eta isilera egingo den bidea. Maitasuna eta gerra. Bi elementu horiek elkarrekin lotuta agertzen diren unetik bertatik, aparta bihurtzen da narrazio hau. 36ko gerrako pasadizoetan oinarrituz euskaraz idatzi den lekukotasun literario handiena baita. Narrazio hunkigarria, benetan!0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso