Hogeita hamarren bat preso dira organizazio armatutik askatu eta indarkeria baztertu zutenak, gainera ETAren eta bereziki beren ekintzek eragin zuten min bidegabea aitortu eta biktimen erreparazioa onartu dute. Zutabe sendo hauen gainean eraikitako konpromiso pertsonalen dinamika honi deitu zaio Langraiz bidea eta beraren ondorioz, indarkeriaren bukaera prozesuan eredu edo erreferentzia bilakatu dira Euskadin. Erreferentzia izan dira, halaber, indarkeriazko aro luzean hondatutako elkarbizitza berreraikitzeko bidean.
Espetxeratuta egotetik datozen zailtasunak begien bistakoak dira, eta beren urrats ausart horrek eragin zuen jazarpenak eta gizarte estigmatizazioak nabarmendu egin zuten kolektibo honek zeuzkan eragozpenak inkomunikazioaren burdin barrak hautsi eta gizartearen aurrean nork bere ahoz edo eskuz bere autokritika plazaratzeko, indarkeriarekin hausteko arrazoiak eta bideak adieraziz eta bake eta adiskidetze egoera berriarekiko konpromisoa azalduz. Liburu honek burdin barra horiek puskatu nahi ditu eta herriari erakutsi Langraizen azken aurreko geltokia izan zuten protagonisten aurpegia.