Argumento de Kuxkuxero Press
Aldizkariaren hesteetan daude bi neskatoak. Ezkerrean zerrenda luze bat ageri da, honako hitzokin: karpetak, zerrenda, albisteak, pantaila gaina, e.a. Goian, berriz, leihatilatxoak daude, beste zerrenda luze batekin: edukiak, ikusi, itxi, eraman, inprimatu, e.a. Enara galduta dago, baina hor dauka Mireia, erne-erne dena aztertzen. Gure bizitzako une batzuetan itsutzen bagara, beti dago lagunen bat argia ikusten laguntzen diguna.Mireiak albisteak jartzen duen lekuan zapaldu du sagua; ondoren ikusiren gainean jarri eta hantxe zapaldu du hatzaz. Orri berri bat zabaldu du pantailan. Enara liluratuta dago: Hantxe daude aittonak egun hartarako aukeratu eta idatzi dituen albiste guztiak.1