Argumento de Yako Eta Haizea
Kanpoan erabatekoa zen isiltasuna. Ez Zurten zaunkarik, ezta txorien kanturik ere. Goiz elurtu baten isiltasuna zegoen. Logelako atearen ondoan, kartoizko kutxa bat aurkitu zuen Yakok. Kutxaren barruan, beste bi kutxa zeuden, bakoitza izen batekin: Yako eta Zana. Irrikaz ireki zituzten. Yakoren kutxan egurrezko zapata batzuk zeuden, eta paper batean idatzita: Ez zaitu haizeak gehiago eramango. Zanarentzat, berriz, egurrezko txirula bat eta honako hitzak: Ikusezina dena ere begi- bistakoa egiten du musikak. Baina nondik atera ziren opari haiek?0