Argumento de Nomadak Kantari Doaz
Idazlearen eginbehar nagusia munduak sortzea bada, hona hemen literatur lan bat. Australiako aborigenen munduan du abiapuntua Sagastizabalen eleberriak. Hango baztergabetasunean, ehizan eta bilketan, larrugorritan bizi zen jende baketsua, poesia hutsa diren bere sinesmenekin. Oinarria hori badu ere, mundu oso bat sortzen du ia ezerezetik, izen, izan eta guzti, fantasiaren festa betean eraikia. Sexualitateak presentzia handia du liburuan, sexu-aukeren arteko muga lanbrotsuek eta jolasak bezala. Kontabidearen taupada komikiarena da, umorez eta poesiaz lurrindua.1