Argumento de Kurrin-kurrun Vitae : Maisu Baten Ikarak Eta Ostikadak
«Ikasle zein irakasle, ibili naizen leku guztiek utzi didate beren arrastoa. Arrasto horietako batzuk hezur muinetan sartuta daramatzat, noiz isil noiz kurrinka, aldian aldiko aldartearen arabera. Beste batzuk axalagoak dira. Badira kontu barregarriak eta badira negargarriak ere, eta ez da beti erraza izaten batzuk eta besteak bereizten. Ez dut inortxo ere leziatu nahi liburu honen bidez. Hezkuntza -oraingoa zein garai batekoa- kezka biziz bizi duen maisu baten aitorpena besterik ez da, funtsean, liburua. Liburu honetan aurkituko duzuna ez da, beraz, Mundua, nik neure diskursoaz eraiki dudan mundutxoa baizik. Eta, nire mundutxo horretan sartzen bazara, hor ezagutuko dituzu nire ametsak eta lainezak, damuak eta mamuak, merituak eta delituak, ikarak eta ostikadak. Curriculum seriorik ez, Kurrin-kurruna baizik». Joxerra Garzia0