Argumento de Ikus Gaitzazuen : Bestelako Komunikazioa : Alternatiba Kritikoak
«Aurpegia mozorrotu gabe generamanean inork ez zigun begiratzen. Orain jarri dira guri begira, aurpegia mozorrotu dugulako. Beraz, garbi dago: ikus gaitzazuen estali dugu aurpegia. Ikus gaitzazuen» (Marcos komandanteordea). Gaur egun, inoiz baino gehiago, Bestelako Komunikazioa matxinada-ekintza bat da: asperdura, hipokrisia, manipulazioa, merkatuaren diktadura, infantilismo eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Han eta hemen, egunez egun, hedatuz doan sarea da; teknologia berrien abantailez baliatzen den mugimendu maitagarria. Aberririk ez duen matxinada da: Venezuelan, Chiapasen, Iraken, Madrilen edota Euskal Herrian bertan gauzatzen da. Egunero. Ez dezagun ahantz masa-hedabideak ez direla guztiahaldunak. Ez, menderagarriak dira. Eta garaitzeko bidean, Bestelako Komunikazioa tresna erabilgarria da. Merkea eta alternatiboa. Inoiz ez da berandu irudimenaren matxinada abiatzeko. Abiatu gaitezen bada, ausardiaren zurrunbiloan!0