Liburua
2889. urteko uztailaren 25ean, AEBetako hiriburu berrian, Zentropolisen, Earth Herald egunkariko erredakzio erraldoian, Jupiterreko berriak jasotzen dituzte, hodei artifizialak sortzen dituzte zeruan publizitatea jarri ahal izateko, erreportariak aeroautoetan mugitzen dira eta notiziak ez dira irakurtzen, entzun egiten dira. Jules Verneren testu ezezagun honetan Internet, garraio lasterra eta beste aurkikuntza teknologiko harrigarri batzuk iragartzen dira, egilearen ohiko intuizioaren liluramenduarekin.