Makal bat, makal bi, hiru makal bizi ziren erreka zulo batean zegoen zelaitxoan. Neguan zelaia zingira izatera ere heltzen zen. Lurrean ez zuten eguzki argi handirik izaten hiru zuhaitzek, oso toki ospela baitzen, laiotza, elutsa oso, lintzuraren antzeko, eguraldi txarreko egunetan. Baina adabeso eta hostoetara nahi adina argi eta bero heltzen zitzaien. Eguzkiak hodei artetik zelata egiten zuenean, bete-betean jotzen zuen makalen gainean..