Ogibide asko izan ditut neure denboran:
Kruasanak egitea, erdian aurpegitxoa eta guzti.
Sena ibaiaren ertzeko etxetxoak marraztea eta margotzea.
Funikularrak gidatzea.
Uharte bakarti bat zaintzea.
Eta, behin, zirku batean, gizon-bala izan nintzen. Kanoi batek bota ninduen: pun!