Argumento de Gloria
Jose Ignazio Ansorenak baditu bi alderdi ezagun: musikalaria da, batetik; eta bestetik, bera da Mirri pailazo ezaguna. Bi alderdi horiek txertatu dizkio bere lehen ipuin honi: musikalariak, musika zentzua; eta pailazoak, samurtasuna. Gloria Fuertes poetari egiten zaio omenaldi ipuin honetan, Down sindromedun mutiko bat protagonista duela. Gauez eta hiriko parke batean, inork ikusten ez dituenean, Gloria Fuertes poetaren estatuaren ondoko elementuek itxuraldaketa izaten dute: eztabaidan eta kantari hasten dira. Parkera hainbat haur joaten da jolasera; eta horien artean, Peru, Down sindromedun mutiko aurreratua.0