Argumento de Kartografia
Kartografiak bere baitan biltzen du errealitateen eta irudimenaren arteko hartuemana: mapak ez dira errealitatea, baina errealitatearen irudi bat ematea dute helburu. Autorea errealitate baten, bere errealiatearen, kartografia egiten saiatu da liburuan. Asko eta askotarikoak dira errealitateak, bai, baina ez oso diferente; azken finean denok gara gizaki. Autorearena ez da besteen errrealitateetatik oso aldendurik egongo. Lurralde batzuk ondo marraztuta daude, sateliteen eta ordenadoreen bidez egiten diren modukoak dira: ahalik eta zehatzen. Beste batzuk, aldiz, zirriborroak, besterik ez. Terra Incognita franko agertzen da, halabeharrez, antzinako mapetan bezalaxe, nork ezagutzen du oso-osorik bere burua eta bere ingurua?0