Argumento de Ez Idolorik Uki
Grégoire eta biok etxera joaten gara egunero, unetxo bat bederen igarotzea. Irrikitan egoten naiz horren zain. Azkeneko bi urtetan, orduak baratx joan dira lizeoan, eta, az-ke-neko txirrin ho-tsak jo orduko, baretu egi-ten dira hormak, pasilo luzeak, Be-rriau jaunaren ahots metal antzekoa. Or-duan atseden gustua hartzen dut, eta beste garaia hasten da. Grégoirek ezin pentsa le-zake niretzat une hori zer den. Harentzat ikas-tor-duak amaitu ostean adiskide minarekin etxeratzeko garaia da. Niretzat, ordea, jaia da. Nik Suzanne dut buruan, haren arreba zaharra.1