Argumento de Denbora Galduaren Bila. I Swann-etik
XX. mendearen hasieran argitaratu zenez geroztik, gizaldi osoko eleberrigintza aldatu eta baldintzatu zuen lana da Denbora galduaren bila, ez bakarrik sorleku izan zuen Frantzian ezpada mendebalde osoan, literatura unibertsaleko lan erraldoietako bat baitugu hau, tamainaz bezainbeste kalitatez eta oihartzunez. Parisko saloietako burges eta aristokraten zaletasun eta makurkerien erakusleiho izateaz gain, giza arimaren barrunbeetan inor gutxik bezala arakatzen du Proustek, oroitzapen zaharren lorratzei bezala ekintza ñimiñoenaren atze-aurreei antzemanez, esaldi luze bezain eder eta ñabarduraz beterikoen bitartez.0