Argumento de Balada Zaharrez
Esku liburu honetan Patri Urkizu irakasleak umorez eta zorroztasunez hala ahozko tradizioz nola inprimakien bidez iritsi zaizkigun kanten nondik norakoak argitzen saiatu zaigu. Dituzten izen ezberdinen eta etorkien berri ematearekin batera zenbait kritika (apokrifoen erabilera, zentsura mota ezberdinak?) aurkeztu ditu. Halaber adierazi nahi izan digu klarki baladak bide ezberdinetatik iritsi zaizkigula eta herri xeheak bereganatu dituenean munduz-mundu dabiltzan ixtorio horiek musika eta jenio bereziak erantsi dizkiola. Uste dugu, beraz, saiogilearekin bat, bai etorkiak, bai bilakaerak, bai manipulazioak, -aldatzeak, gehitzeak, kentzeak-, ongi ezagutzeak ez diela xarmarik kentzen emaitza xume, hunkigarri eta poetiko hauei, aldiz, ongi eta sakon konprenitzeak kanten gozamena handitu besterik ez dezakeela egin.1