Argumento de Hamar Urte Barru
1973an egindako argazki bat dago eleberriaren argumentuaren oinarrian: lau mutil gazte ageri dira argazki horretan, Gorbeia mendiko gurutzearen aurrean. Hamar urteren buruan, 1983an beraz, berriro ere elkartuko direla agindu diote lau mutilek elkarri. Azken urteetan, ordea, izugarri urrundu dira elkarrengandik: bata erbestetik itzuli berria da, ezker abertzalearen munduan murgildurik bestea, talde bakezaleen oinarrietara lerrotua hurrengoa, eta droga, prostitutak eta poliziari emandako informazioa txandakatzen dituena azkena. Politikoki, sozialki eta sentiberatasunaren aldetik lau muturretan jarrita daude, beraz, eleberriko protagonistak. 1979tik hasita, hurrengo urteetan Euskal Herriak bizitutako zenbait pasadizo dabil narrazioan bueltaka: gerra zikina, atentatuak, manifestaldiak eta bakearen aldeko jarduerak. Zarata eta burrunbots horren zimurretan, berriz, bizitza, maitasuna eta mundu gogorrak. Bilbo hiritzarraren bihotzetik kontatuta dago eleberria, gordin eta gogor. Hard times: heriotza garaile.0