Argumento de Zenbakizko Metodoak Matlab Erabiliz
Zenbakizko metodoak I irakasgaian Matematika Graduko 2. mailako euskarazko ikasleek duten hutsune bibliografikoa liburu honen bidez betetzea da testugile honen helburu nagusia. Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, bai ikuspuntu teoriko batetik, bai ikuspuntu aplikatu batetik. Iraganean, zenbakizko analisian eta teorian oinarritzen zen zenbakizko metodoei buruzko ikasturte bat, baina, gaur egun, irakasgai horren edukia garatzean, kontuan hartu behar dugu ordenagailu ahaltsuak eta kalkulu-software eraginkorrak eskura izatea. Oraingo joera, gero eta gehiago, aplikazioetara eta inplementazioetara joatea da, jadanik prest dagoen kalkulu-tresneria erabiliz.0