.Izan ere, artista harrigarriz eta piztia trebez betetako karpa bat baino gehiago da zirkua ; errealitatea eta irrealitatea gurutzatzen diren espazioa da, beste mundukoa den mundu honetako tokia da : fikzioarena eta magiarena. Z familia (zirkuaren Z ote ?) zirkuko giroa eta egingarri-egingaitzaren arteko esanahia maite duen familia da. Eta fantasiarekiko eta errealitate-irrealitate jolas horrekiko grina da posible egiten duena egunerokotasun grisa ilusio eta ametsez betetzea. Z familiak bizimodu normala egiten du, baina irudimenezko uholde horrek kolorez eta aukerez betetzen du ; hala, gosaria prestatzea edo lanera joatea benetako abentura bihur daitekeen egun ederretako ametsean bizi da.
Ilustrazioak, teknika desberdinez eginak, koloretsuak eta oso adierazkorrak dira. Azken batean, Album Ilustratuen Nazioarteko III. Compostela Sariko epaimahaiak « irudimentsu, original eta moderno » gisa definitu zuen obra.