Argumento de Zelestina
Zelestina da, On Kixoteren ondoren, zabalkunde eta osperik handiena lortu duen idazlan espainiarra, eta antzerki modernoaren hastapenetako obra dramatiko garrantzitsu eta sakonena. Obra paregabe eta errepika ezina da, ez dago sail edo genero jakin batean katalogatzerik; ez da ez antzerkia eta ez eleberria, ez dagokio ez Erdi Aroari eta ez Errenazimenduari, ez da ez estoikoa eta ez moralizatzailea.1