Samurrak eta gordinak dira liburu honetako istorioak; pertsona baten une bateko zalantzan bizialdi oso baten kontraesanak biltzen dituztenak; arintasun jostalari batez idatziak, batzuetan, eta gizatasunaren muinera jotzen duen dramatismo puntu batez jantziak, besteetan; bizitza oro bezala bakanak eta bitxiak, baina nortasun berezi horren azpilduretan enpatiaren ispilua ere eskaintzen dutenak; adin, ezaugarri eta bizimodu askotako gizon-emakumeak, ez abstraktuak baizik eta, onerako
zein txarrerako, leku eta garai zehatz batean suertatu direnak: euskal herriren batean, oraintxe bertan edo atzo goizean.
Maisutasunez idatzitako ipuin-bilduma, egilearen ibilbidean heldutasun eta sakontasunezko marka bat ezarriko duena, eta irakurlearen gogoan hunkidurazko oroitzapen bat utziko duena.