Argumento de Ur: Euriaren Liburua
UR: EURIAREN LIBURUA>Liburua
Bakoitzaren adinaren eta irakurketa-abiaduraren arabera, grabazioa entzutetik has daiteke; gero, testua aurrean dela berriro entzun, txikienek zatika edo poema errazenak aukeratuz, gero zailagoetara pasatzeko. Pedagogo batzuen arabera, testuak entzun ahala irakurtzea ariketarik onenetakoa da testuen ulermena hobetzeko. Baina, batez ere, irakurriz eta entzunez gozatzeko bidea da.
Elena Odriozolak marraztu dituen euriak, arinenetatik hasi eta mardul eta zeharkakoetaraino, elkarrekin nahas daitezke, irakurle bakoitzak bere euriak osatuz, elkarren gainean jarriz, edo itzal-jokoen serie bakoitzeko pertsonaien gainean kokatuz, eszena bakoitza norberak aukeratutako euripean gerta dadin. Konbinazio-aukera ugari dago irudiekin jolasteko.
Material honekin guztiarekin zeure euri-liburua osa dezakezu; material osoa edo zati bat erabil dezakezu horretarako, testu berriak asmatu, zeure irudiak eta doinuak egokitu.0