Liburua
Emma Watsonek hamalau urte eman ditu izeko-osaben etxean bizitzen, finezian eta lagunarte jantzian. Orain, osaba hilik eta izekoa berriz ezkondurik, Emma bere haurtzaroko etxera itzuli da, dagoeneko arrotz duen senitarte pobrera, lagunik eta dirurik gabe. Trantze horretan, aurre egin beharko die aristokrata eta handiki dirutsuen hantusteari, etxeko giro liskartsu eta zabarrari eta ahizpa senar-ehiztariaren petralkeriei. Hala ere, dantzaldiren batera joateko tartea ere izango du, eta hango distiraz, musikaz, solasaz eta dantzaz bihotza alaitzeko. Bai eta, nola ez, jende berria ezagutzeko ere, adibidez Tom Musgrave txolina, Lord Osborne axolagabea eta Howards jaun atsegin eta zentzuzkoa.