Libros > Ciencias Humanas > Filología Española > Testuak, diskurtsoak eta generoak
Portada de Testuak, Diskurtsoak Eta Generoak

Testuak, Diskurtsoak Eta Generoak

Autor:
Categoría:Filología Española
ISBN: 9788497463751
Erein Argitaletxea, S.A. nos ofrece Testuak, Diskurtsoak Eta Generoak en euskera, disponible en nuestra tienda desde el 11 de Junio del 2007. Amplia tus conocimientos con este libro de ciencias humanas, perfectamente adaptado para todos los lectores por su cuidado contenido. Este libro cuenta con un total de 256 páginas , unas dimensiones de 24x17 cm (1ª ed., 1ª imp.).
Leer argumento »
Ver todas las novedades de libros »

Argumento de Testuak, Diskurtsoak Eta Generoak

Argitalpen honek, bere barneko arkitekturan aldatuz joan den arren, hartzaile nagusi bat izan du hasiera-hasieratik: guztiz gizatiarra den jarduera horretan, hizketan, eta orobat hizketak sortzen dituen testuetan, interesatuak dauden ikerlari berriak, beren espezialitatea gorabehera. Helburua ere oso argi egon da beti: oroz gain helburu didaktikoa da. Irakurle berriei lan-ildo berri bat ezagutarazi nahi zaie, gizakiok elkarrekin komunikatzeko dugun modu guztiz berezi hori, testu-ekoizpenen analisi enpirikotik abiatuta ulertzeko eta eredu teorikoen bitartez azaltzeko ahaleginean hogei urtetik gora daramatzana; hain modu berezia da, non gizakitzat ondoena definitzen gaituena baita.
Lan-ildo honetaz hitz egitea Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako Fakultateko Hizkuntzen Didaktikako saila aipatzea da, eta, horrez gainera, baita munduko beste lekuetako beste zenbait lantalde ere, Euskal Herrikoak barne, zeinek humanizazioaren prozesuari buruzko oinarri epistemologikoak partekatzen baitituzte, ildo hau "elkarreragile sozio-diskurtsibo" gisa definitzen dutenak.
Oraingo honetan, lan kolektibo honen argitaratzaileen asmoa, gaur egun Euskal Herrian ikuspegi honetatik euskal testuari eta haren didaktikari buruz egiten ari diren ikerketa-lanen panorama aurkeztea da, eta era berean, hainbat ikerlarik nola edo hala partekatzen dituzten eta beren ugaritasunean bateratzen dituzten oinarriak eta eredu teorikoak nahi dira eguneratu.
Itziar Plazaola. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako Fakultateko "Chargée de cours" da, eta orobat aritu da irakasle-lanetan Aostako eta Arrasateko Unibertsitateetan. Bigarren hizkuntzen didaktikako irakaslea da, eta testuen analisia landu du, euskaraz eta frantsesez. Bere ikerketa-ildoetan, pertsona helduentzako hizkuntz irakaskuntza eta irakasleen lanaren analisia daude, irakasleen prestakuntzaren azterketaz gainera.
Maria Pilar Alonso. Genevako Psikologiako eta Heziketako Zientzietako Fakultateko LAF (Langage-Action-Formation) taldeko "Membre associé" da, eta talde horrekin elkarlanean, euskal testuen analisitik abiatuz, ikerketa-lan propio bat egiten du, zeina konplexutasunaren eta fraktalen ereduak testuaren antolamenduaren eta barne arkitekturaren modelizazioaren analisiari aplikatzean oinarritzen baita.
Ondorengo hauen lankidetzarekin: Marian Bilbatua, Ines Garcia, Itziar Idiazabal, Luis M. Larringan, Roberto Mielgo, Matilde Sainz, Begoña Ocio eta Jean Paul Bronckart-en parte-hartzearekin.
0
Ultimacomic es una marca registrada por Ultimagame S.L - Ultimacomic.com y Ultimagame.com pertenecen a la empresa Ultimagame S.L - Datos Fiscales: B92641216 - Datos de Inscripción Registral: Inscrita en el Registro Mercantíl de Málaga, TOMO: 3815. LIBRO: 2726. FOLIO: 180. HOJA: MA-77524.
2003 - 2019, COPYRIGHT ULTIMAGAME S.L. - Leer esta página significa estar deacuerdo con la Política de privacidad y de uso