Denboraren ihesa, ilusioen hutsaltasuna, gure bizitzari zentzua ematen asmatzen ditugun zentzurik gabeko helburuak dira Buzzatik oihartzunez, ispilamenduz, zantzuz osatutako egitura batez baliaturik eraikitzen duen eleberri honen gaiak. 1976an Valerio Zurlini italiar zinemagileak film bat egin zuen eleberri honetan oinarrituta, garai hartako Europako zinema-aktorerik garrantzitsuenek parte hartuz.