Gorka etxeko lorategian aurreko eskaileretan jarrita dago. Igande goiza da.
Inguruan ez da txintik entzuten. Gorkak ez dauka ezer egiteko. Gabonak dira eta oporretan dago.
Bart elurra egin du, aurreko lau egunetan bezalaxe. Eta lorategia, jada, ez da lorategia.