Abdela nerabe denean anaia nagusiak Tangerrera darama txangoan. Bere identitate sexuala argitzen dion bidaia da hori. Anaia nagusiarenganako pasioa zapuztuta geratuko da hura neska batez maitemintzen denean.
Hogei urte beteak ditu eta Genevara doa bere ikasketak jarraitzera. Bere ametsetako Europa ezagutuko du azkenean, bere ametsetako liburuak, zinema, askatasuna! Bakardadea aurkitzen du, ordea, etxekoengandik urrun. Erakarmen handiko mutil gaztea da, eta erabili egiten du dohain hori.Abdela Taiak gure garaiko gazte baten ibilbidea kontatzen digu. Marokoko tradizioaren eta Mendebaldeko kulturaren arteko oreka-puntu egokia bilatzea da ibilbide horren gakoa, ezinegonaren eta aurrera ateratzeko nahiaren artekoa. Hipokrisiak salatzen ditu liburuan; gordin jokatzen du batzuetan, samur besteetan, xalo eta gaizto, jostakin eta hunkigarri aldi berean.